miércoles, 22 de febrero de 2012

ZEIN DA ZURETZAT ORDENIK EGOKIENA?

Niretzat argi dago zuzena hau dela: HEZKUNTZA – GIZARTERATZEA – KULTURA, zergatik? Gizarteratzeko lehendabizi hezkuntza dagoelako, hau da, ume bat jaiotzen denean bere gurasoen menpe dago, zeren hauek, hezten dute. Esan beharra dago hezkuntza prozesu bat dela, hots, jaiotzen garenetik hil egiten garen arte ematen da. Umea garatu ahala gizarteratzen doa zeren txikia zenean hizkuntza eta beste zenbait gaitasun eskuratu zituen, hezkuntzaren esker, hauen esker gizarteratze prozesu hori ematen da. Kultura? Kultura azkenean, badira hain beste gauzak ez dakizkidanak, batzuetan zerbait ez dakizunean kultura ez duzula esaten dizute beraz oso gauza subjektiboa iruditzen zait.

viernes, 17 de febrero de 2012

Hezkuntza Formala , ez Formala

Kaixo denoi, azkenean martxan jarri dut nire blogga, espero denari gustatzea nire iritziak eta erokeriak!!

Askok dakizuten bezala judoko klaseak ematen aritu naiz lau urtez eskola batean, 80 ume baino gehiago izan ditut nire kargu, bost urtetatik 11 urteetara orain arte esan liteke nire esperientzi profesionala hezkuntza ez formalean jorratu dela, hau da, ni eta nire maisu artean bideratu dugu umeen entrenamenduak eta hauekin judoko edukiak. 


Aurten unibertsitatean hasi berria naiz, gustura gainera eta hezkuntza formala ikusten hasiak gara, noski gustatuko litzaidakeela eskola batean lehen hezkuntzako umeei klaseak ematea, baina “pintatzen” diguten baina zailagoa ikusten dut, hau da teoria asko ematen dugu eta praktika gutxi!!

 

Iñigo Mitxelena Treku