Paper-zorroa


Beno ba, azkenean paper zorro famatua martxan jarriko dut, besteen blogak ikusi eta gero argi gelditu zait denok galdu xamar gaudela asunto honekin.

 Nire ikaskuntza prozesua irakaskuntza arloan duela oso denbora gutxi gertatu zen: judoa praktikatzen dut, bost urterekin hasi nintzen; gauza da, behin nire maisuak deitu egin zidala lan bat eskaintzeko. Lana ume talde handi bati judoko klaseak ematea zen,  erronka zaila benetan. Pentsatuko  nuela esan nion. Orduan gurasoekin hitz egin nuen, esan beharra dago biak irakasleak direla, eta esan zidaten ea zergatitik ez? Azkenean konbentzitu ninduten denen artean.

Lehenengo astea hango judo irakaslearekin batera  egon nintzen, Aiora izena zuen, ezin zuen jarraitu judoko klaseak ematen haurdun zegoelako. Aiora oso irakasle ona zen, ama zen eta hori sumatzen zen. Orduan  hasi nintzen nire kabuz klaseak ematen, beti esan dut nire ahalmen handiena pazientzia dela eta era berean nire akats handiena. Hasieran onegia nintzen baina denbora pasa ahala konfiantza eta segurtasuna hartu nuen. Judoa asko gustatzen zitzaidan eta hor ikusi nuen zenbat nekien; inoiz ez nintzen jarri inori zekien gauzak erakusten,  umeak pozik zeuden eta ni ere bai. Hiru urte egon eta gero animatu egin nintzen unibertsitatera joateKO, lehen hezkuntza egitera hain zuzen; hortaz, argi dago judoko klaseak emateak sekulako eragina izan duela nire ikaskuntza prozesuan eta era berean klase emateko gogoak ere.


Aurten EHUn hasi berria naiz eta nire ikaskuntza prozesua aurrera doa; gauza asko ikasi ditut. Onuragarria iruditzen zait, adibidez, lauhileko bakoitzean irakasle bat edukitzea, zeren horrela klasea emateko hainbat modu ikusten ditut. 

Beste gauza bat, oso garrantzitsua, esan beharra dut: ni inoiz ez naizela egon irakaskuntzako kurtsoren batean; beraz, nire judoko klaseak ematen aritu naizen bitartean arazoak konpontzen eta, era berean, ikasten aritu naizela. Psikologiako klase askotan, adibidez, teoria asko irakatsi digute, baina hori teoria besterik ez da, eta ez  nik nire klaseetan ikusi izan dudana.

Gustatuko litzaidake adibide kaxkar batekin nola sentitu naizen adieraztea; badaude bi era gidabaimena ateratzeko: bata autoeskolara joan eta bertan dena ikastea; bestea, zure gurasoei edota lagun bati kotxea nola gidatzen den  irakasteko eskatzea parking batean. Zer  gertatzen da gero? Ohitura txarrak hartzen direla. Nire uztez, ona izan da umeekin esperientzia eduki izana EHUn hasi baino lehen, horrela piztu baitzait irakasle izateko gogoa, baina uste dut askotan teoria gehiegi ematen dugula eta ez dela erreala kasu askotan. Hala eta guztiz ere, asko ikasten ari naiz, arlo guztietan eta, esaterako, kritikotasuna piztu didate eta irakasleok, edozein pertsonak bezala,  aurreiritziak izaten ditugula ere ohartarazi didate. 

Gogoa daukat EHUn jarraitzeko eta tresnak eta gauza interesgarriak ikasteko, gure ikaskuntza prozesua etengabea da. Erronka zaila benetan, umeak kritiko zorrotzenak baitira.


1 comentario:

  1. Kaixo Iñigo, ea astindu bat ematen diozu blogari eta batez ere paper-zorroari! zuek idaztea funtsezkoa da nik jarraipena egin ahal izateko. Irakurri besteen blogak eta animatu zure prozesua hemen kontatzera!

    ResponderEliminar