lunes, 7 de mayo de 2012

5. ariketa


-Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, tesuingurua, metodologia...)?
- Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?

-Nik beti etxean ikasten dut, gauza da isiltasuna ez zaidala batere gustatzen, askotan esaten dut isiltasuna oso soinutxoa dela, hortaz, beti musika edo telebista uzten dut piztuta ondoko gelan. Materiala aldez aurretik hartzen dut eta orduan ikasten jartzen naiz, ikasketa garaian pila jaten dut, adibidez, ordu erdiz ikasi ondoren beti txokolatea edo gailetak batzuk hartzen ditut eta mahaira eramaten ditut, orduan esan liteke txokolatea edo gailetak nire ikasteko materiala direla.Ikasteko erabiltzen dudan metodoa zera da, dena ondo irakurri, ondoren eskemak egiten ditut eta azkenik eskema horiek behin eta berriro irakurtzen ditut.
- Irakasle asko izan ditut, bakoitza bere metodoarekin. Niretzat irakaslearen motibazioa funtsezkoa da, zeren gero motibazio hori bere ikasleei transmititzen die, oso irakasle gutxi izan ditut motibatuak, eta hauekin, asko ikasi dut, klaseak azkarrago pasatzen dira eta gauza gehiago ikasteko irrikaz uzten dizute. Ez dago metodo onik irakasle motibatua gabe.

viernes, 4 de mayo de 2012

kontzeptuak aztertzen

Aldez aurretik , saiatuko naiz kontzeptu hauek nire kabuz erantzuten, internet gabe ea zer ateratzen den.

- Zer da hezkuntza:
Zein galdera zaila, nire ustez hezkuntza prozesu amaigabea bat da, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte ematen dena.

- Zer transmititzen du hezkuntzak:
hezkuntzak tresnak, baliabideak, kultura, hizkuntza eta abar ematen digu mundu honetan bizi ahal izateko.

- Nortzuk dira hezituak eta nortzuk hezitzaileak:
Nire uztez denok ikasten dugu edozein momentuan, irakasleak izango gara beraz hezitzaileak, baina uste dut umeengandik, guk helduak asko ikasi dezakegula.

- Non ematen da hezkuntza
Edozein tokitan, eskolan, etxean, lagunekin  

- Zer da didaktika
Pedagogiaren prozesua aztertzen du.

- Zer da pedagogia
Nire uztez da, atala edo zientzia betetzen duena era edo modu egokiena, edukiak transmititzeko.

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

- Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Izan noski al gara teorian, baina praktikan gero ez da horrela gertatzen, soziologia etiketen teorian ikasi genuen bezala. Gauza da pertsonak garela eta aurreiritziak nahi gabe ateratzen ditugula, gauza da; hau jakinda seguru aski hobeto irakatsiko dugula, hots, badakigu gure ikasketei esker gizakiok aurreiritziak ateratzen ditugula orduan hau jakinda hobeto irakatsiko dugu.

- Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?

Niretzat neutrala izatea ezinezkoa da eta bestalde objektiboa izatea balio ikaragarria dauka, izakiak gara eta neutralak izatea segun zein egoeran ezinezkoa da, aldiz, egoera horretan objektiboa izatea irakasle bezala asko baloratzen da. Segun zein egoeran neutrala izatea ondorio txarrak ekar ditzake, aldiz, objektiboa izanez gero pazientzia eta alde guztiak entzungo ditu eta behin dena jakinda jardungo du.